Paziente Bizi programaren barnean, bizitza-ohiturak hobetzeko aukera ematen dute tailer hauek esperientziak eta ezaguntzak beste pertsona batzuekin partekatuz.
Testua eta kartela: Debagoieneko ESI.
Debagoieneko ESIk bi tailer berri antolatu ditu Paziente Bizi programaren barnean. Tailer hauek bizitza-ohiturak hobetzeko aukera ematen dute, esperientziak eta ezaguntzak beste pertsona batzuekin partekatuz.
TAILERRAK:
Tailer generikoa: Nire osasuna aktiboki zaintzen
Arrasaten:
- Hasiera data: 2020ko otsailak 4.
- Ordutegia: 16:00etan.
- Lekua: Kulturaten.
Antzuolan:
- Hasiera data: 2020ko otsailak 11.
- Ordutegia: 16:30ean.
- Lekua: Olaran Etxea.
Tailerra: Minbiziaren ondoren nire osasuna zaintzen
Bergara:
- Hasiera data: 2020ko otsailak 3.
- Ordutegia: 16:30ean.
- Lekua: Osasun Zentroa.
Tailer horietan parte hartzeko interesa dutenak anbulatoriora hurbil daitezke hitzordua eskatzeko. 15 lagunentzako lekua bakarrik dago.