Arrasaten egun txertatzen ari dira 80 urtetik gorakoak, 78-79 urtekoak (Pfizer) eta 63-62koak (Astraceneca)

0
576

Argazkia: EITB.

Debagoieneko ESI gaur egun 78-79 urteko biztanleak txertatzen ari da, eta agindua edo helburuetako bat da 79 eta “70 urte artekoak, Pfizer-ekin txertatzea”.

80 urtetik gorako pertsonei dagokienez, “lehen dosiaren txertaketa bukatzear gaude” azaldu du gaur Debagoieneko ESIko Zuzendaritzak. Era berean, pertsonen kolektibo berbera “dagoeneko bigarren dosiarekin” txertatzen hasi dira “eskualde osoan”.

Debagoieneko ESI 65-60 adin tarteko pertsonak “Astrazeneca-rekin txertatzen ari da”, eta zehazki “gaur egun 63-62 urte artekoak txertatzen gabiltza”.

Oro har, “laugarren olatu honen ondorioz, batez besteko intzidentzia metatua 753koa da eskualdean”.
Nabarmentzekoak dira Oñatik 1.357ko tasa duela, Aretxabaletak 1.144koa, Eskoriatzak 901ekoa eta Arrasatek 715ekoa.

“Intzidentzia altu honek islada du bai osasun zentroetako jardueretan, baita ospitalean ere, eta COVIDa da ospitalizatutako larrialdien %40aren arrazoia”. Horrela, Arrasateko erietxean “ospitalizatutako pazienteen %42k COVIDa du”.

Debagoieneko ESIk berretsi du “norberaren ardura dela neurri bakarra, prebentzio neurriak betez”, eta herritarrei dei bat egin dura die:

“Zaintza Sareko taldearekin ahalik eta elkarlan handiena izan, hau da, ‘aztarnarekin’ ahalik eta elkarlan handiena izan, eurek isolamendu neurriei buruz emandako aholkuak jarraituz”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen