Debagoieneko Dantzari Eguna larunbatean ospatuko da Arrasaten

0
434

Apirilaren 13an, larunbata, Arrasaten egingo da 29. Debagoieneko dantzari eguna. Bailarako sei dantza taldetako 170 dantzari elkartuko dira bertan, egun osoko egitarauaren bueltan. Aurten, Arrasateko Txikitxu Arrostaitz eta Lore Gazteak taldeek hartu dute eguna antolatzeko ardura, Arrasateko Udalaren babespean. Arrasatera hurbilduko diren gainerako taldeak hauek dira: Oinarin (Antzuola), Leizarra (Aretxabaleta), Gorosarri (Eskoriatza) eta Oñatz (Oñati). Eskoriatzako taldeak, gainera, lehen aldiz parte hartuko du bailarako dantzari egunean.

Goizean goiz elkartuko dira dantzariak. 11:15ean hasiko dute egitaraua: Kulturola eraikinetik abiatuta kalejira egingo dute herriko plazaraino, eta 11:30etan hasiko da plazako ekitaldia. Dantzariekin batera, Udalaxpe txistulari taldea, Arrasateko Gaiteroak, Erraldoi eta Kilikien konpartsa eta Garinband ere arituko dira.

Kulturolan bazkalduko dute denek elkarrekin, eta arratsaldean, poteoa egingo dute Ttakun Arrasateko txalaparta elkarteko kideek lagunduta.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen