Artxiboko argazkia: Herritar bat.
Nire izena Amaia López de Vergara da, Arrasate udalerrian bizi naiz eta publikoki salatu nahi dut izugarri larria deritzodan gertaera bat. Arrasateko Anbulatorioak eta Arrasateko-Debagoieneko Ospitaleak herritarrentzako arreta arazo larriak dituzte, mediku nahikorik ez dagoelako.
Horietako askok bajan daude eta beste batzuek lanean jarraitzen dute, baina lan-kargaren ondorioz ahituta daude; Larrialdietara bagoaz beste horrenbeste, edo laster batean etxera bidaltzen zaituzte, edo orduak eta orduak ematen dituzu espezialistaren zain. Horrela Larrialdiek gainezka egiten dute eta Anbulatorioa ia hutsik dago espezialista falta dagoelako.
Honek ondorio zuzena du herritarrentzako arretan, izan ere, herritarra Ospitalera, Larrialdietara edo Anbulatoriora doanean, mediku faltagatik bere minak okerrera egiten du, familia-medikuak barne. Egoera hau oso garrantzitsua da familia-mediku falta dagoelako.
Horrenbestez, Arrasateko herritar bezala hausnarketa sakon bat eskatzen diot Debagoieneko Ospitaleko zuzendaritzari, gogoeta egin dezan eta lan egin dezan Ospitaleko, Anbulatorioko eta Larrialdietako plantiletan mediku gehiago jartzeko.





Erizain eta mediku batzuen pazienteekiko edukazio falta larria da. Niri lehengo egunean esan zidaten ea zergatik joan nintzen larrialdietara. Gutako inor ez doa larrialdietara edo medikuarengana gustuagatik. Uste dut gai hau oso larria dela eta konponbide urgenteak behar direla.