Testua: Debagoieneko Antzerki Plataformak.
Debagoieneko Antzerki Plataformak (DAP), DAP Sormena bere lan lerroarekin bat datorren SORMEN EGONALDIAK sortu ditu 2023rako “Next generation: Gipuzkoako hiri-eremuetatik kanpoko kultura eskaintza zabaltzeko eta dibertsifikatzeko” laguntzari esker eta Elgetako Udalarekin lankidetzan. Deialdi honen helburua, Debagoienean euskarazko antzerki sorkuntza sustatu eta euskal sortzaileen lana ezagutzera ematea da.
SORMEN EGONALDIAK
Euskal antzerki sortzaile profesional zein amaterurrek eman dezakete izena egonaldietan parte hartzeko, eta aurkezten direnetatik LAU PROIEKTU AUKERATUKO DIRA, bi proiektu konpainia profesionalenak, bi amateurrenak eta beste bi Debagoiendarrenak (konpainiaren gehiengoa Debagoiendarra izan beharko da, edo bere lana Debagoienean
burutu beharko du). Proiektuak euskaraz izan beharko dira.
Izen-emate epea, gaur urtarrilak 20, zabaldu da, eta otsailaren 3an, gaueko 23:59etan amaituko da. Otsailaren 15ean argitaratuko da aukeratutako proiektuen zerrenda, eta egonaldiak otsailak 22 eta apirilak 2 artean burutu beharko dira.
BEHATXULO 2023
Proiektu guztiek Behatxulo 2023 programan parte hartu beharko dute. Programa honen helburua sormen prozesuak herriari zabaltzea da, prozesu irekieren bitartez. Hala, Debagoieneko biztaleek antzerki obren beste fase eta ikuspegi batzuk ezagutzea nahi dugu, antzerkia irisgarriagoa eta parte-hartzaileagoa eginez. Prozesu irekierek garrantzi berezia izango dute proiektuak baloratzeko orduan eta hauek ere otsailak 22 eta apirilak 2 artean burutu beharko dira.
Informazioa guztia (parte hartzeko oinarriak, eskaera-orria eta abar) eskuragarri dago DAPen webgunean: https://www.dap.eus/deialdiak