Debagoieneko Antzerki Plataformak bi sormen egonaldi eskaintzen ditu

0
301

Beheko testua eta kartela: DAP.

DAP | Debagoieneko Antzerki Plataformak beste bi deialdi ireki ditu. Batetik, Antzuolan ere Sormen Egonaldiak antolatu dira. Bestetik Afizioz 2023 jarri dute martxan Elgetan, Debagoieneko lehenengo Antzerki Amateur Lehiaketa. Bi ekimenetarako deialdia irekita dago dagoeneko.

DAP Sormena eta DAP Plazara! bere lan lerroekin bat datozen beste bi ekimen sortu ditu 2023rako “Next generation: Gipuzkoako hiri-eremuetatik kanpoko kultura eskaintza zabaltzeko eta dibertsifikatzeko” laguntzari esker eta Elgetako zein Antzuolako Udalarekin lankidetzan. Deialdi hauen helburua, Debagoienean euskarazko antzerki sorkuntza sustatu eta euskal sortzaileen lana ezagutzera ematea da.

Sormen egonaldiak

Orain dela astebete Elgetarako aurkeztutakoaren modu beran, Antzuolan ere Sormen Egonaldiak egitea erabaki da. Euskal antzerki sortzaile profesional zein amaterurrek eman dezakete izena egonaldietan parte hartzeko, eta aurkezten direnetatik BI PROIEKTU AUKERATUKO DIRA, bat konpainia amateur batena eta beste bat Debagoieneko konpainia batena (konpainiaren gehiengoa Debagoiendarra izan beharko da, edo bere lana Debagoienean burutu beharko du). Proiektuak euskaraz izan beharko dira.

Izen-emate epea, gaur urtarrilak 27, zabaldu da, eta otsailaren 12an, gaueko 23:59ean amaituko da. Otsailaren 22ean argitaratuko da aukeratutako proiektuen zerrenda, eta egonaldiak otsailak 27 eta apirilak 5 artean egin beharko dira.

Behatxulo

Proiektu guztiek Behatxulo 2023 programan parte hartu beharko dute. Programa honen helburua sormen prozesuak herriari zabaltzea da, prozesu irekieren bitartez. Hala, Debagoieneko biztaleek antzerki obren beste fase eta ikuspegi batzuk ezagutzea nahi dugu, antzerkia irisgarriagoa eta parte-hartzaileagoa eginez. Prozesu irekierek garrantzi berezia izango dute proiektuak baloratzeko orduan, eta herriaren baliabideak eta idiosinkrasia kontutan hartuta hiru data jarri dira irekiera hauek egiteko aukera gisa. Guztiz beharrezkoa izango da hiru data hauetako baten irekiera egiteko aukera izatea.

www.dap.eus

Afizioz

Horretaz gain, DAP Plazara! lan lerroaren barruan apustu berria egiten du DAPek 2022an KAROI Antzerki Jaialdia martxan jarri ostean. Kasu honetan AFIZIOZ | Debagoieneko Antzerki Amateur Lehiaketa sortu da eta Elgeta izango du egoitza. Lehiaketaren helburua, beste behin ere, euskarazko antzerki sorkuntza sustatzea eta sortzaileen lana ezagutzera ematea da, kasu honetan talde amateurrena, hauen jarraitasuna eta elkar ezagutza bultzatzeaz gain.

Lehiaketan parte hartzeko 5 eta 8 talde artean aukeratuko ditu epaimahaiak. Parte hartzeko izen-emate epea gaur ireki da, urtarrilak 27, eta otsailaren 12an, gaueko 23:59ean amaituko da. Otsailaren 16an argitaratuko da aukeratutako proiektuen zerrenda, eta lehiaketa martxoak 11 izango da Elgetako Espaloia Kafe Antzokian.

Informazioa guztia (parte hartzeko oinarriak, eskaera-orria eta abar) eskuragarri daude DAPen webgunean: https://www.dap.eus/deialdiak

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen