Debagoieneko AEK Euskategikoak bizidekarrarekin, Arrasateko kaleetan

0
544

Testua, argazkia eta kartela: Debagoieneko AEK

Debagoieneko AEK euskaltegikoak kalen dabiltza aurtengo kanpainako “bizidekarrarekin”, herritarrei euskara ikasteko deia egiteko eta haien eskaintza azaltzeko. Urtero gisa, maila guztietako ikastaroak dituzte, astean bi egunetako modulazioan gehienak, eta betiko leloari jarraituta, “euskara Praktikoa” landuko dute.

Aurtengo matrikulazio kanpainan “Bizidekarraren” irudia eta “ikasi euskara, bidelagun onenarekin” erabiltzea erabaki dute, izan ere irakasle eta lagun, irakasleak ikasketan bidelagun izango dutela adierazi nahi dute. Ikasleak eta irakasleak elkarlanean egingo dute ikasteko prozesua, pedalei eman eta gidatu ikasleak egin beharko du, gehien bat, baina prozesu horretan irakasleak lagunduko egingo dio, norabidea markatzen eta behar duen laguntza ematen.

Ostegun eta ostiralean zehar ibiliko dira bizidekarrarekin kaleetan, goizean 11ak inguruan azokan, eta plazan eta arratsaldean 6etatik aurrera, poteo eta merke-merkauaren inguruan bueltaka. Bizidekarrean argazkiak ateratzeko aukera izango du nahi duenak.

Matrikula epea irailaren 30era artekoa da eta izena emateko ordutegia, astelehenetik ostiralera goizez, 10etatik 2etara eta arratsaldez 5etatik 8etara.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen