Gerrako 32 ume arrasatearrei omenaldia egingo zaie bihar, ostirala

0
1016

(Testua: Intxorta 1937 Kultur Elkartea)

Aspaldikoa da Elgetako Udalaren eta Intxorta Kultur elkartearen arteko elkarlana. Urtez urte, memoria historikoaren lanketan aurrera urratsak egin ditugu, gertatutakoaren egia azaleratzen eta justizia eskatzen. Duela urtebete aurkeztu genuen 2020ko apirilean Debagoieneko gerrako haurrei egin asmo genien omenaldia. Covid 19ak, ordea, data hori atzeratzera behartu gintuen, eta esperantza genuen 2020urrian erbesteratutako haurrei eta familiartekoei merezi zuten omenaldia egiteko. Baina orduan ere ez zen posible izan.

Aurten, ordea, omenaldiaren formatua aldatu eta aurrera egitea erabaki dugu, horretarako aukera dagoela ikusita. Debagoieneko gerrako haur guztiei omenaldi bateratua egin ordez, herriz herri omenduko ditugu:

Apirilaren 23an, eguerdian Bergaran (9) izango da omenaldia, eta arratsaldean Arrasaten (32).

Hurrengo egunean, bestalde, Aretxabaletan (5), Oñatin (4) eta Elgetan. Elgetan egin asmo dugun, omenaldian, Elgeta eta Antzuolako gerrako haurren ondorengoak batera omenduko ditugu, hiru baitira guztira eta.

1936KO GERRAK MILAKA DEBAGOIENDAR BEHARTU ZITUEN ERBESTERA

1936an iraileko 19tik 25era, 4.500 pertsona baino gehiago izan ziren Debagoienetik Frantziara, Kataluniara, Belgikara, Ingalaterrara, Txilera, Argentinara edo Errusiara alde egin behar izan zutenak.

Jakin bagenekien, 500dik gora batailoietara joan zirela borrokara. Azken urteotan egin ditugun ikerketek hainbat pista eman dizkigute gainontzekoekin zer gertatu zen jakin ahal izateko.

Orain arte bildutako datuek, egun haietan euren herrietatik atera ziren 951 zibilen izen/abizenak berresten dizkigute. Horien artean, seme-alabekin eta gurasoekin ihes egin zuten emakume asko. (Arrasatetik 550; Aretxabaletatik 50; Bergaratik 220; Oñatitik 90; Eskoriatzatik 24; Elgetatik 9 eta Gatzagatik 8). Dakizuenez Intxorta 1937etik urteetan ibili gara gerra galdu zutenen historia berreskuratzen, baina erbesteratuei dagokienez hutsune handia genuen.

Arrasaten, 2019ko irailaren 26an egin zen omenaldian, Eulogio Diez bergaratarrak eta José López mondrautarrak, gerrako umeak biak, begiak zabaldu ziguten. Ordutik hori izan da gure lan esparrua, hau da, erbestera ihes joandako Gerrako Umeen izen/abizenak eta aurpegiak osatzea. Datuak behin betikoak ez diren arren, gaur egun 473 adin txikiko zenbatu ditugu.

Kategoria honetan sartzen dira 1936an 0 eta 16 urte bitarteko zituzten haurrak, baita erbestean jaio ziren guztiak ere. Arrasate 282 (165 emakumeak), Bergara 104 (51 emakume), Aretxabaleta 33 (17 emakume), Oñati 28 (12 emakume), Eskoriatza 16, (6 emakume), Antzuola 8 (6 emakume), Elgeta 2 (emakume bat).

Datuen gordinkeriaz gain, 50 pertsona aurkitu ditugu bizirik bailaran, guztiek jasan
zuten erbeste tragiko hau haurrak zirela, eta haiei omenaldia egingo diegu.

Omenaldirako hilabete bete falta denean egiten dugu prentsaurreko hau, badakigulako erbesteratu ziren persona gehiago egon daitezkeela eta ez dutela ekitaldi honen berririk. Garrantzitsua da elkartearekin harremanetan jartzea, izena eta telefonoa. Udaletako Herritarren arretako bulegotan utziz, edo gure emailea mezua bidalita: intxorta1937@gmail.com

Omenaldiak izango dira: Arrasaten Kulturateko Klaustroan, apirilak 23 arratsaldeko 6etan; Bergaran apirilaren 23an eguerdiko 12etan Seminarixoan; Aretxabaletan Zaraia Aretoan, apirilak 24an eguerdiko 12etan; Oñatin apirilak 24 eguerdiko 12etan Pleno aretoan; eta Elgetan apirilak 24an eguerdiko 12etan Kafe Antzokian.

Arrasatekoak 32 hauek dira:

  1. Abarrategui Mendizabal, Nieves 
  2. Abarrategui Mendizabal, Jose Luis 
  3. Arsuaga Menchaca, Margarita  
  4. Ayesa Mondragon, José Luis 
  5. Arambarri Riviere, Antxón 
  6. Azula San Miguel, María Teresa 
  7. Balzategi Olazagoitia, Angel 
  8. Balzategi Olazagoitia, Maria Ángeles 
  9. Bolinaga Garay, Mercedez 
  10. Etxabe Zubizarreta, Luzia 
  11. García Andrés Encarna 
  12. García Vermande, Paquita 
  13. González Pinto, Pedro 
  14. González Monje, Cristina 
  15. Jauregui Iza, Montse 
  16. Langarán Rodríguez, Eugeni 
  17. López Díez, José 
  18. López Díez, Luis 
  19. Moreno Leibar, Imanol 
  20. Muxika Arregi, Jose María 
  21. Oroiz García, Felisa 
  22. Riviere Andrés, José 
  23. Martínez de Ubago Ruiz de la Cuesta, Carmen 
  24. Uranga Mandaluniz, Juana 
  25. Uranga Mandaluniz, Beatriz  
  26. Ugarte Eguiluz, Juan Manuel 
  27. Ugalde Ariznabarreta, Edurne 
  28. Uriarte Lasagabaster, Roberto 
  29. Ugarte Zubialdea, Josefa 
  30. Vega Galdos, Pedro 
  31. Vitoria Berecibar, Olga 
  32. Zabaleta Ortubai, Tere 

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen