Debagoienean errepresio frankista jasan zutenei omenaldia

0
460

Testua eta kartela: Intxorta 1937.

Aurten beteko dira 85 urte kolpistak Debagoienean sartu zirela, hau dela eta, Irailaren 26an, eguerdiko 12:00etan, Arrasateko Arizmendarrieta plazan omenduko dizkiegu Debagoienean errepresio frankista jasan zituzten milaka herritarrei.

Ekitaldian, errepresaliatutako pertsona guztiak izango dira protagonista, eta haien izenean, errepresaliatua izan zen herri bakoitzeko pertsona batek edo haien senideek, hitza hartuko dute.

Bertan, herri bakoitzetik, errepresioa zuzenean jaso izan zuen pertsona batek, edo bere senideek,
Antzuolatik, Ixa Aranguren Lizarraldek, Esteba Aranguren Mugika, gudaria preso eta iheslariaren alaba.
Aretxabaletatik, Olga Etxebarrieta Oteizak, bera gerrako umea, aita Jose Maria Etxebarrieta Urbistondo, milizianoa, faxistek eraila.
Aramaiotik, Jose Maria Velez de Mendizabal Azkarraga, osaba Jose Maria Azkarraga Mozo fusilatua Derioko hilerrian.
Arrasatetik, Mari Nati eta Isabel Urionabarrenetxea Zaitegik, Jose Antonio Urionabarrenetxea Isasmendiren alabak, aita faxistek Oiartzunen erail zuten.
Bergaratik, Luzia Farras Laskurain, gerrako umea. Aita, Ramon Farraz Eskibel, Gerra Komisarioa, preso egondakoa.
Elgetatik, Anttoni Telleria Lamarainen hitzak entzungo dira, ama Francisca Lamarain Aranzabal eta aita Pedro Telleria Askasibar faxistek erail zituzten Elgetan.
Eskoriatzatik, Arantza Sasian Etxabek, bere amandrea Emeteri Aranburuzabala Beitia, faxistek erail zuten Oiartzunen.
Oñatitik, Manttoni Galdos Urbeloak, aita Antonio Galdos Ugarte faxistek fusilatu
zuten Ormaiztegin.
Gatzagatik, konfirmazioaren zain gaude

Omenaldian bertsolariak, dantzariak, musika banda eta abeslariek ere parte hartuko dute.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen