Debagoieneko Herritarren Energia Kooperatiben proiektua aurkeztu da

0
483

Gaur, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako diputatu Jose Ignacio Asensiok eta EEEko zuzendari Iñigo Ansolak Debagoieneko Herritarren Energia Kooperatiben proiektua aurkeztu dute. Debagoienako Mankomunitatean egin den ekitaldian Antzuola, Eskoriatza, Oñati, Arrasate, Aretxabaleta, Elgeta eta Leintz Gatzagako alkateak izan dira.


Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Sailak Europako funtsak mugiarazi nahi ditu, lurraldeko udalek, herritarren eskutik, “baliabide ekonomiko horiek baliatu ahal izan ditzaten trantsizio energetikoa bizkortzeko, Gipuzkoako lurraldean autokontsumoa hedatzea eta energia berriztagarriak sustatzea ardatz hartuta”.


Herritarren kooperatibak
Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Sailak bultzatzen dituen sistemetako bat dira Herritarren Energia Kooperatibak, hain zuzen, gaur udal-ordezkariei beren udalerrietan ematen dieten babesa baloratzeko aurkeztu zaizkienak. Eredu hori irabazi-asmorik gabeko kooperatibetan oinarritzen da, eta herritarrek eguzki-energia sortzen eta kudeatzen parte har dezaten sustatzen du, beren hornidurarako.


Kooperatiba horiek Energiaren Euskal Erakundearekin eta Krean ingeniaritza sustatzailearekin batera bultzatzen dira, horiek baitira Gipuzkoako Lurralde Historikoan ekiolas izeneko eguzki energiako herritarren kooperatiba horien instalatzaileak.


Ingurumen Saila 2050eko Gipuzkoako Jasangarritasun energetikoari buruzko Foru Dekretu berria lantzen ari da. Dekretu hori 2021ean bertan onartuko da, eta beste batzuk barne hartzen ditu. Helburu hauek ditu: berotegi-efektuko gasen guztizko isurketak % 80 murriztea 2050erako, 2005. urtearekin alderatuta, eta energia berriztagarriaren kontsumoa % 80koa izatea 2050eko azken kontsumoaren gainean.


Asensio foru diputatuak adierazi duenez, “berriztagarrien alde egingo duten eta herritarrak rol aktibo batekin jarriko dituzten sistema energetiko berriak sustatzea trantsizio energetikoaren oinarria da, eta Ingurumenetik lanean ari gara Europako funtsak mugiaraztea lortuko duten proiektuak izan daitezen”.
Kooperatiba bakoitzak sortze-kostu egonkorra duten instalazioak eraiki eta erabiliko ditu, eragiketa-epe oso luzerako (25 urte edo gehiago), eta pertsona edo familia kopuru handi batentzat kudeatuko da; horrela, instalazioek tamaina ertaineko/handiko proiektu baten berezko ekonomiak izango dituzte.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen