Urrezko Zozketa funtsezkoa da Debagoienako Gurutze Gorriaren lan solidario guztia aurrera eramateko; izan ere, pandemia hasi zenetik, egoera zaurgarrian dauden biztanleei erantzuna ematen ari da buru-belarri.
40 urteko historian lehen aldiz, eta pandemiaren ondorioz, Urrearen Zozketak uztailetik azaroaren 26ra atzeratu du urteroko hitzordua.
Urrearen Zozketa funtsezkoa da Gurutze Gorriaren lan solidario guztia aurrera eramateko. Aurten, COVID-19ak eragindako ondorioak direla eta, oraindik asko dago egiteko, eta horregatik, Zozketa inoiz baino garrantzitsuagoa da.
Krisia hasi zenetik, Gurutze Gorriak modu aktiboan egin du lan osasun eta gizarte arloko larrialdian. Une honetatik aurrera, bide luzea geratzen da kaltetutako biztanleria berrindartzeko. ORAIN, INOIZ BAINO GEHIAGO, elkartasuna ezinbestekoa da Gurutze Gorriak bere lana egiten jarrai dezan. Horregatik, aurten Zozketa aukera paregabea da babes gehiago lortzeko eta gauzak aldatzeko.
Debagoienako Gurutze Gorriak zure erantzuna behar du. 5 €-ren truke, URREAREN zozketan parte hartu ahal izango duzu. Lehen saria, 3.000.000 €- edo horren balioa URREAN izango da. 5 € horiekin, guk gure proiektuekin jarraitu ahal izango dugu, egoera zaurgarrienean dauden Debagoienako biztanleei lagunduz, beraien ondoan egonez, eskolako arrakasta sustatuz, Eguberrietan eskolako materiala eta hezkuntzako jostailuak banatuz, energia pobrezia arinduz, etab.
Txartelak Debagoieneko dendetan eros daitezke. Gurutze Gorriko boluntarioek eskualdeko udalerrien artean banatu dituzte. 943 76 55 76 telefonoan edo altodeba@cruzroja.es helbidera mezu elektronikoa bidalita ere eska daitezke.
Debagoienako Gurutze Gorriak pertsona, erakunde eta enpresa guztien konpromisoa eta inplikazioa eskertu nahi ditu, haien lankidetzari esker gehien behar dutenen bizi-baldintzak hobetu baitaitezke. Gaur egungo testuinguruan, zure laguntza ezinbestekoa da gauzak aldatu ahal izateko.