Debagoieneko ESIk Menopausia Tailerrak jarriko ditu abian azaroan

0
764

Argazkia: MB artxiboa

Menopausia Tailerrak antolatu ditu Debagoieneko ESIk Arrasaten eta bailarrako beste herri batzuetan. Tailerrak azaroan izango dira eta 40-65 urte bitarteko emakumeei daude bideratuta.

Tailerrari dagokionez, lau saio antolatu dituzte. Helburua, emakumeen ongizate fisiko eta sexuala hobetzea da eta bertan, emaginarekin eta taldeko kideekin informazioa jaso, esperientziak partekatu, edota tresnak eta baliabideak eskuratzeko aukera izango da.

Arrasate, Aretxabaleta, Oñati eta Bergarako tailerretan parte hartzeko aukera dago, hauek dira ordutegiak:

  • Arrasaten, ostiraletan: azaroak 8-15-22-29, 13:00etatik 15:00etara.
  • Oñatin, astelehenetan: azaroak 4-11-18-25, 13:00etatik 15:00etara.
  • Bergaran, ostegunetan: azaroak 7 – 14-21-28, 8:30etik 10:30era.
  • Aretxabaletan, ostiraletan: azaroak 8-15-22-29, 12:30etik 14:30era.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen