Hiru proiektu aurkeztu dituzte jeltzaleek: Debagoieneko Turismo Plana eguneratze, Bihotz Solidarioa izeneko tapoi bilketa solidarioaren egitasmoa eta zabor sailkapena indartzeko kontzientziazio kanpaina bultzatzea.
Debagoienako Eusko Alderdi jeltzaleak Mankomunitateko aurrekontuak osatu eta hobetzeko hainbat hobekuntza proposamen luzatu ditu gaur goizean Mankomunitateko eraikinean Arrasaten. Prentsaurrekoan izan dira Arrasate eta Eskoriatza mankomunitateko batzarkideak eta beraiek izan dira hiru proposamenak aurkezten arduratu direnak.
Hauek dira aurkeztutako hiru ekimenak:
Debagoienako Turismo Plana:
Ekimen hau “ezinbestekotzat eta oso aberasgarritzat” azaldu dute. Izan ere, “Turismoari dagokionez uste dugu unea iritsi dela Turismo Plan bat izatekoa eta Debagoienako herrien arteko elkarlana indartzen jarraitzeko turismoaren bueltan. Ezinbesteko da estrategia amankomun bat lantzea, Gipuzkoako Foru Aldundiaren ildo estrategikoarekin bat eginez, batez ere kontuan izanik, gainera, eskualdean ditugun enpresa kopurua”.
Bihotz solidarioa ekimena:
Herrietan bihotz formako estruktura jartzea proposatu dute, bihotz solidario hauen bitartez plastikozko tapoi bilketa egiteko, ondoren birziklatzeko helburuarekin. Tapoien hauen salmentarekin batutako dirua herriko irabazi asmorik gabeko elkarteei ematea proposatu dute.

Zabor sailkapena are gehiago hobetzeko kontzientziazio kanpaina:
Aurkezpenean azaldu duten moduan, zabor sailkapenean edukiontzi inguruetan zaborrak pilatzen direla eta guneak ez daudela oso txukunak. Horregatik 2020 urtea hasteko kontzientziazio kanpaina bat abian jartzea eskatu dute gogoraraziz herritarrei nola egin behar den zabor sailkapena eta ohartaraziz ezin dela zaborra edukiontzi kanpoan laga, espreski erregulatua ez badago behintzat. Era berean, adierazi du, Arrasateko Udalak, Swing Mondragon bideoaren bitartez egindako kanpaina berriz ere abian jarriko duela indarrak batzeko.