Debagoienako alkateak erakundeen lankidetzan pauso bat emateko bildu dira

0
387

Testua eta irudia: Arrasateko Udala

Lehen bilera honetan bi lan ildotan lanean jarraitzeko asmoa adostu dute: lankidetzan jarraitzea Lurraldebusek eskualdean ematen duen zerbitzua hobetze aldera eta Udalekin batera, mugikortasun antolaketa plan berri batean aurrerapausoak ematea. Bileran izan dira Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua den Azahara Dominguez eta Mugikortasuneko zuzendaria den Iván Pedreira eta, Maider Morras Arrasateko alkatea, Izaro Elorza Oñatiko alkatea, Garikoitz Iturbe Aretxabaletako alkatea, Edorta Zubizarreta Eskoriatzako alkatea eta Aritz Igeltz Antzuolako zinegotzia.

Mugikortasun, Turismo eta Lurralde Antolaketako Azahara Domínguez eta arloko zuzendaria den Ivan Pedreira, Debagoienako alkateekin lehenengo bilera izan dute, erakundeen arteko lankidetzan pauso berri bat emateko. Bertan, Lurraldebusek eskualdean ematen duen zerbitzua hobetze aldera lanean jarraitzea eta Udalekin batera, mugikortasun antolaketa plan berri batean aurrerapausoak ematea adostu da. Bilera sintonia onean eta eraikitzailea izan da.

Autobusen egoera eta mantenua

Pasa den irailaren 20ean Debagoieneko alkateek, Gipuzkoako Batzar Nagusietako EH Bilduren talde politikoaren bitartez, eskualdeko autobus zerbitzuaren hobetzea eskatu zuten. Azahara Dominguezek kargua hartu zuenetik hainbat neurri zuzentzaile hartu ditu eta ondorioz, datuak erakusten duten modura, azken hilabeteetan kexen kopurua nabarmen jeitsi da.

Zentzu honetan, datozen hilabeteetan Avanzak ematen duen zerbitzuaren azterketa sakona egiten jarraituko du Mugikortasun departamentuak, hartutako neurri zuzentzaileak egokiak diren aztertzeko eta ziurtatzeko autobusen mantenua eta zebitzuaren kalitatea hobea dela. Udalek zerbitzuaren duintasuna bermatzen dela ziurtatzeko jarraipena egiteko konpromisoa hartu dute.

Mugikortasuna berrikusteko konpromisoa

Eskualdeko alkateek, zein foru arduradunek, mugikortasunaren berrikuspena eta hobetzea lantzeko lanean jarraitzea adostu dute. Azahara Dominguez diputatuak 2024ko aurrekontuetan eskualde guztietan mugikortasun plan bat bultzatzeko partida propio bat aurreikusten dela jakinera eman du. Bestetik, udalerriak, plan estrategiko hori lantzeko urratsak emango dituzte, urgentziazko beharrak identifikatu ostean. Bide-orri honi ere jarraipena emateko konpromisoa hartu duten bi aldeek.

Aldundiak eta udalerriak bilera berri bat izango dute udalek beren beharrak finkatu ostean.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen