Debagoieneko selekzioaren hautatzaileak Andoni Ezkurra, Manu Diaz eta ‘Tito’ izan dira. Zazpi talde ezberdinetako jokalariak batu ditu selekzioak:
Leintz Arizmendi, Bergara, Leintz Aloña Mendi, Eibar, Elorrio, Racing de Santander eta Madrilgo talde bat. Denera 17 jokalari inguru.
Lehen norgehiagokan Debagoiena eta Alaves aurrez aurre aritu dira, eta partidua husna amaitu ondoren, penaltietan etxekoek 3 eta 2 irabazi dute.
Bigarren partiduan Realak 2 eta 0 irabazi die gasteiztarrei, eta azkenengoan Realak 1 eta 0 irabazi die debagoiendarrei, etxeko taldeak partidu serioa egin duen arren.
Ondorioz txuri-urdinak txapeldunak izan dira, eskualdekoak txapeldunordeak eta arabarrak hirugarrenak.
Bihar txapelketak aurrera jarraituko du infantil, kadete eta alebin mailako partiduekin. Infantilak 9:00etan hasiko dira, kadeteak 12:00etan eta alebinak 15:30ean. Partidu denak Ibarran izango dira.