Argazkia: MU
Debagoiena Eskalada Eskolak, 2021-2022 ikasturtean eskaladako ikastaroak eskainiko ditu Aretxabaletako eskala-murruan. Ikastaroak urrian hasiko dira eta ekainean bukatuko.
Informazio zabalagoa lortzeko eta izena emateko, Aretxabaletako Ibarra kiroldegiko eskala-murrura bertaratu, iraileko honako egun eta orduetan:
- 2019-2020 ikasturteko ikasleak: astelehena, irailak 13, 18:00etatik 20:00etara.
- Ikasle berriak: asteartea (irailak 14) eta osteguna (irailak 16), 18:00etatik 20:00etara.
