Debagoiena 2030 ekimenak zuzeneko online saio bat egingo du, bihar, azaroaren 24an, 18:00etan. Ekimenaren youtubeko kanaletik jarraitu ahal izango da. Hona hemen esteka: labur.eus/d2030-youtube
Dakizuen moduan, Debagoiena 2030 ekimena, lurraldearen garapen komunitarioan sakonduz, 2050erako adimentsua, inklusiboa eta klimatikoki neutroa izango den Debagoiena bateranzko eraldaketa bultzatzea helburu duen lankidetza sare irekia da.
Saioan, ekimenaren nondik norakoak azalduko dira. Zergatik sortu den, non, zein garapen izan duen orain arte, emango dituen hurrengo urratsak eta abar.
Hori guztia, ekimeneko kide direnen eskutik. Saioan parte hartuko dute Elena Herrartek (D2030 ekimeneko koordinatzaile orokorra), Onintza Legorburuk (Emun-eko eta D2030eko kideak), Igor Ortegak (Lankiko eta D2030 ekimeneko kideak) eta Iosu Lizarraldek (Saionaleko eta D2030eko kidea).
Gaztelerarako itzulpen zerbitzua ere egongo da.