Deba-Garaiak plastiko bilketaren egutegia jakinarazi du

0
230
DEBA-GARAIA
Irudia: Urnieta.eus

Urtean zehar bederatzi bilketa egingo dira.

Deba-Garaiak, Debagoieneko Landa Garapenerako elkarteak,  2020ko plastiko bilketaren egutegia jakinarazi du. Urtean zehar bederatzi bilketa egingo dira.

Batuko den plastiko mota:

– Siloa estaltzeko erabiltzen den plastiko beltza.

– Belar boletan erabiltzen den plastiko beltza.

– Negutegietan eta ortuan lurra estaltzeko erabiltzen den plastiko beltza.

– Negutegiko plastiko zuria.

SOKAK: zaku batean ondo bilduta ateratako sokak BAKARRIK jasoko dira.

PLASTIKOA TXUKUN EZ BADAGO, PUNTU HORRETAN EZ DA BILKETA EGINGO.

2020 – PLASTIKOA ATERATZEKO EGUNAK:

– Urtarrilak 28 – Maiatzak 26 – Urriak 27

– Otsailak 25 – Uztailak 28 – Azaroak 24

– Martxoak 24 – Irailak 22 – Abenduak 22

Utzi plastikoa arratsaldez, esandako lekuetan, beste nonbait nahi bada deitu telefonoz.

Bilketa lekuren bat aldatzea nahi baduzue, deitu 943762547 telefonora.

BILKETA LEKUAK:

Eskoriatza

1. Zarimutzeko bidegurutzean.

Aretxabaleta

2. Lausita, Izurieta bidegurutzetik

100 m-tara.

3. Bañuetxe, Mendiolako bide

parean.

4. Oroko bidegurutzean.

Antzuola

5. Ekarpen gune ondoan.

Oñati

6. Zanartu, Zuazola inguruan.

7. Murgialdai, Asentsio ermitan.

8. Olabarrieta, autobus geltokian.

9. Musika Eskola gainaldean.

Bergara

10.Ugarrixa, granja parean.

11.Muinondo, trenbide ondoan.

12.San Juan auzoko eliza aurreko

Plazan.

Noiz behinka, (aurrez derrigorrez telefonoz deitu, bestela ez da pasatzen):

Arrasate: Udala, Bedoña eta Garagartza auzoan.

Gatzaga: Dorletako bidegurutzean.

Bergara: Elosu, Santutxun.

Elgeta

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen