Testua: Arrasateko Udala.
Arrasateko Udalak Deba eta Aramaio erreken ubidean eta ertzetan pilatzen den zaborraren bilketa burutu du, bertako zuhaixkak eta zuhaitzak mantenduz.
Zehazki, Deba errekan, Etxaluzeko eraikinetik San Isidro Elizaren tartean eta Aramaio errekan, Maalako errotondako zubitik Mankomunitateko eraikinaren tartean gauzatu da lanketa.
80 zabor poltsa handi bete dira, batez ere plastiko-hondakina. Baita ere jaso dira egur eta burdin zatiak. Urte sasoi honetan erreka hazita dator eta aurrerago egingo da garbiketa sakonago bat ubideko zaborra ere ateratzeko, beti ere langileen segurtasuna bermatuz.
7 udal baso-erreka langilek burutu dute lana, zeinak Lanbideren laguntzarekin kontratatuak izan diren 2020-21 Enplegu Planaren baitan.
Denoi puzten zaigu ahoa ingurumena eta aldaketa klimatikoaren arazoarekin baina gero, gure errekak plastikoz beteta daudenean ez dugu ezer egiten.
Txalo bat lan hauek egiten ari diren pertsonei! Ekimen bikaina!
Denoi??
Batzuk zerbait egiten dugu, ahal duguna behintzat. Zuk esaten duzu ez duzula eser egiten, ba hasi lanean.
Ez da izango ba gure politikariek ez dutela ezer egiten?
Benetan, beste modu baten erreibindikatu, ingurumena zaintzea baldin ba zen zure asmua.
Jakina txalo bat naturarekin inplikatzen diren guztiei, txalo bat udalari ekimen honengatik eta txalo berezi bat langile hauei.
Eta Ekobulevar horren karbono aztarna?
Karbonua botatzeko lizentzia bihar da antza denez.
Martxan dagoen herria. Animo ta eutsi goiari!