Deba errekako presa txiki bat kentzeko obrak abian dira

0
1086

Ekidek ‘Fagor San Andres’ eremuan planta abiatzea zenbait aldaketa aurreikusten zituen. Hauetako bat zen Fagor Arrasate pareko errekaren hondoa aztertzea. Baita presa txikia kentzea ere, Arrasate-Aretxabaleta errepide ondoan.

Enpresa arrasatearrak funtzionamenduan dauka planta bat Markuleten, eta bere hazkunderako berri bat egiten dabil San Andresen.

Horretarako, birpartzelazio proiektua egin zuen 2022ko datarekin, eta Udalari aurkeztu zion Udalak onartu zezan.

Proiektu hau hainbat aldaketa eragiten ari da ‘AE 39 Fagor San Andres’ esparruan. Adibidez, Deba errekako presa txiki bat eraistea.

Lan horiek martxan daude egunotan, Fagor Arrasate pareko erreka zatian, Arrasate-Aretxabaleta errepide ondoan.

Aipatu behar da lan hauen ondorioz Deba errekako ura ilunduta jaisten dabilela, eta hainbat herritarri atentzioa eman diela.

Zona honetako errekaren hondoa aztertzea ere Ekidek Udalari aurkeztutako proiektuaren beste puntu bat da.

Gainera, “errekaren bidearen ingurumen-baldintzak eta baldintza hidraulikoak hobetzeko, Uraren Euskal Agentziari (URAri) errekaren eskumako ertzaren zati bat” ematekoa edo uztekoa da.

Erlazionatutako albistea:

Espaloiak berrituko ditu ‘Fagor San Andres’ aurre eta atzean Ekide iristeak

2022ko abuztuaren 19an argitaratutako albistea

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen