Deadyard taldeak kaleratu duen disko berria aurkeztuko du Gaztetxean

0
957

Bartzelonatik etorritako taldeak ‘Armaggedon it’ diskoa aurkeztuko du Kooltur Ostegunak ekimenaren baitan.

Testua: Kooltur Ostegunak. Argazkia eta bideoa: Deadyard.

Ostegun honetan, martxoak 5, Deadyard taldea izango da Arrasateko Gaztetxean 22:00etan, Kooltur Ostegunak ekimenaren baitan.

Deadyard taldea 2017an sortu zuten Bartzelonan hainbat musikari eskarmentudunek (Rippers, 77´…taldeetan ibiliak). Oso azkar sei pepinazo indartsuz osatutako ‘The Monkey Mongga Ep’ lan indartsua kaleratu zuten; eta ikusleak zur eta lur utzi zituzten zuzenekoetan.

Punk eta rocka oso modu intentso eta basatian ulertzen dute, amorratuan; eta Muletrain, Turbonegro, high-energy taldeak, 77´koak zein abiadura handiagokoak gogora ekartzen dituzte.

Orain ‘Armaggedon it’ disko luzea kaleratu berri, berau aurkezten dihardute.Ç

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen