‘De Miguel auzi’ko Ochandiano Arrasateko Ospitaleko finantza-zuzendaria izan zen

3
785

2006an, PNV alderdikoa izanik, kargu berberarako izendatu zuten Gasteizko Santiago Ospitalean. Deklaratu izan duenez, garai hartan Arrasate inguruko aholkularitza batean ere jardun zuen.

Argazkia: EFE agentzia.

Luis Felipe ‘Koldo’ Ochandiano Gredilla, PNV alderdiko kide zela, Arrasateko Ospitaleko ekonomia- eta finantza-zuzendaria izendatu zuen Jaurlaritzaren Osakidetzako Zuzendaritzak.

Kargu horretan ari zen 2000. urtean, baita 2002an ere, eta 2006ra arte bertan jardun zuen, agiri ofizialek erakusten dutenez. Denbora tarte horretan, hainbat erosketa publiko sinatu zituen.

2006an kargu berbera Gasteizko Santiago Ospitalean izateko izendatu zuen Osakidetzak. Alabaina, urtebete geroago kargu horretatik kendu zuen.

Gainera, Ochandiano Gredillak epaiketan deklaratu zuenez, epaitutako ekintzen garaian, Santiago Ospitaleko karguaz gain, Arrasate inguruko aholkularitza bateko gerente ziharduen.

Edonola ere, estatu espainiarreko Auzitegi Gorenak aste honetan 7 urte eta 6 hilabeteko kartzela zigorra ezarri dio. Epaitutako eta zigortutako ekintzak ez dagozkio Arrasateko Ospitaleko etapari.

Ochandianok diru publikoa bidegabe erabili zuen, funtzionario-eroskeria egin zuen, kapitalak zuritu zituen, zilegi ez zen elkartea eratu zuen, funtzionario-eroskeria pasiboa egin zuen eta merkataritzako dokumentua faltsutu zuen.

Berak eta orduko Arabako PNVren beste zenbait karguk espetxe zigorra bete beharko dute, baita kalte-ordainak ordaindu ere.

3 IRUZKIN

  1. Baina guri berdin zaigu. Guk herri garbia nahi dugu, pintadarik gabe. Gipuzkoako enbidia izango diren kiroldegi berriak eta kooperatiben egoitza nagusia Monterron jauregian.
    A, eta komunitate bat gara. Gu komunitate bat eta pobreak beste bat.
    Gora Euzkadi!

  2. Ez, sozialisten “Camperrak” dira. Ez dira karabanak, kreditu txarteldun nomaden camperrak baizik…,ezberdina gustiz.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen