David Mansok Gipuzkoako eta Debako Ezti Lehiaketak irabazi ditu

0
1252

Argazkiak: ‘Goierriko Hitza‘tik eta Debako Udala.

Erlezain Eguna ospatu zen atzo, igandez, Zegaman eta tartean Gipuzkoako 24. Ezti Lehiaketa jokatu zen. David Manso erlezain arrasatearrak irabazi zuen lehiaketa, eta Luis Nazabal (Elduaien) izan zen txapeldunordea. Hirugarren, Javier Debesa (Hernani).

Epaimahaiak goraipatu zituen aurkeztutako produktuak “oso ezti garbiak eta goxoak” zirela. Daviden eztiari dagokionez, “udaberri hasierako ezti argi bat” zen, eta beste biak “uda amaieran jasotakoak”.

Gainera, Arrasateko Loo Baserriko lagun honek ere aurten Debako Urte Berriko Ferian, Ezti Lehiaketako irabazlea izan zen [beheko argazkian]. Zorionak David!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen