David Gomez: “Sorpresa bat izan da Ehunmilatan 3. postua lortzea”

0
1500

Lasterkaria arrasatearrak brontzea lortu du aurtengo Ehunmilak Ultra-Trail® -ean: 168 kilometroko lasterketa, 11.000 metroko desnibelduna, eta gauez ere aurrera eramaten dena. Davidek 26 ordu eta 6 minututan osotu zuen.

Argazkiak: DGD eta festak.com

-Zorionak David!

-Eskerrik asko!

-Zer moduz moldatu zinen lasterketan zehar?

-Nahiko ondo orokorrean, hasieratik nire erritmoari jarraitu nion, eta gaua ondo pasatu nuen. Goialdean haizeak jotzen zuen baina nahiko ondo egokitu nintzen. Gero, egunean, beroaren ondorioz, lasterketa gogortu egin zen, baina eutsi ahal izan nion eta azkenean 3. postua lortu nuen, pozik.

Garrantzitsua da fisikoki gogor izateaz gain, mentalki ere indartsu egotea ezta?

Bai, argi dago fisikoki indatsu egotea oso garrantzitsua dela, baina nik uste aurrera egin ahal izateko, gaitasunaren %60-70 mentala dela. Izan ere, lasterketak ordu asko irauten ditu, eta lehen orduak errazagoak diren arren, eutsi egin behar da helmugaratzeko.

Zer sentitu edo pentsatu zenuen 3. helmugaratzean?

Pozik eta hunkituta sentitu nintzen, urtean zehar egindako entrenamenduak ondo egin ditut eta entrenamenduek lasterketan euren fruituak eman zituzten. Gainera, ez nuen aurreikusten hirugarren postua lortzea. Entrenatzailearekin hitz egitean, posible ikusten genuen 26 orduko marka lortzea, baina 3. postua sorpresa bat izan zen.

Inoiz parte hartua zenuen halako mendi-lasterketa batean?

Halako luzerakoan ez, nire lehenbiziko ehun milatakoa izan da. Nik ordura arte egindako lasterketarik luzeena 110 kilometrokoa izan zen.

Zein asmo dituzu etokizun hurbilera begira?

Ehunmilak bukatu nituenetik ez dut entrenatu, eta aste honetan bi saio egin ditut. Atseden hartu dut eta orain oporrak tokatzen zaizkit. Hemendik aurrera apurka-apurka korrikari berrekingo diot, eta aurtengo urrian Hiru Haundiak egin asmo ditut. Baita Gorbeia Suzien ere irail bukaeran.

Norbaiti eskaini gura diozu hirugarren postu handia? Norbaiti eskerrak eman gura dizkiozu?

Bai, etxekoei, neskalagunari eta alabari, izan ere, urtean zehar entrenatutako denboran nire hutsunea somatu dute. Euren laguntzarik gabe ezingo nituzke lortutakoak lortu.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen