Argazkiak: Erguingo Jai Batzordea.
Asteburu honetan Erguingo jaiak ospatu dira eta mus txapelketa ez da falta izan. Aurten David Dorado eta Aitor Regaño izan dira irabazleak, txapela, urdaiazpiko iberikoa eta bildutakoaren %50 irabaziz. Finalean Jaime Manceboren eta Salvador Barriusoren aurka aritu dira. Txapeldunordeek gazta, ardoa, botila bat likore eta bildutakoaren %25 eskuratu dute.



