Daunert Maquinas-Herramientas enpresak Garaian egoitza ireki du

0
761

Enpresa kataluniar hau makina-erremintaren banaketan eta prestaketan espezializatuta dago. Bulego berriaren xede nagusietakoak dira “gure bezero batzurengandik hurbilago izatea, eta beraiei babes egokiagoa eta profesionalagoa eskaintzea”.

Gaur goizean egin da inaugurazioa Garaia Parke Teknologikoan, eta bertan parte hartu dute, besteak beste, Daunarteko:

Fritz Daunert (jabea), Antonio Jover (gerentea), Mar Rosa (Zuzendaritzako idazkaria), Antonio Jordan (Operazioen zuzendaria), Eduardo Gimenez (Finantza-zuzendaria) eta Ignacio Garcia del Palau (zuzendari komertziala).

Ordezkari hauek Bartzelonatik etorri dira inauguraziora, eta ekitaldian izan dira hemengo Daunert taldeko langileak: Iñaki Duandikoetxea, Igor Zabala eta Angel Bravo.

Garaiako zenbait ordezkarik ere bertan parte hartu dute, eta inaugurazioaren osteko bisita gidatua zuzendu dute. Aipatzekoa da ere Daunertek aste honetarako zenbait ordezkari gonbidatu dituztela:

Mario Berdasco (Fagor Ederlango Erosketen arduradun), Ricardo Gorosabel (Fagor Ederlango Erosketen arduradun), Rafael Idigoras (Soraluceko gerentea), Daniel Martin (Cutting Tools-eko zuzendari teknikoa), Roberto Rojo (RYD-ko jabea), Peio Beistegi (VCG-ko gerentea), Carlos Riera (VCG-ko zuzendari teknikoa), Ignacio Azkonizaga (CIE-ko zuzendari teknikoa), Daniel Narro (MIASAko zuzendari teknikoa) eta Juan Erro (JAVEReko gerentea).

Daunert Maquinas Herramientas S.A. enpresa Cornellá de Llobregat-en du egoitza, eta 100 urte daramatza sektorean. Espainiar estatuko eta Europako enpresa zaharrenetarikoa da sektore honetan.

1917an eratu zuen Maximilian Daunert-ek, alemaniar jatorrikoa, eta gaur egun familiako laugarren belaunaldi zuzenak kudeatzen du.

Daunertek eskaini egiten ditu lehen mailako makina-erremintako markak eta osagarriak mundu mailan. Baita hauen aurretiazko mantentzea ere. Eskaintza hori automobilgintzan, aeronautikan, mediku-protesietan eta trenbidegintzan aplikatzen du, besteak beste.

Enpresa hau present dago Espainiar Estatuan, Portugalen, Suitzan eta Mexikon 40 kolaboratzaile baino gehiagorekin.

Gaur inauguratutako bulegoaren helburu nagusietakoak dira “gure bezero batzurengandik hurbilago izatea, eta beraiei babes egokiagoa eta profesionalagoa eskaintzea”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen