Datorren asteazkenean, EH Bilduk bilgune berria irekiko du

0
529

Datorren asteazkenean estreinatuko du Bilgune berria Arrasateko EH Bilduk. Apirilean hasi ziren eraberritzen lanekin eta hilabete batzuen ondoren, azaroak 1ean egingo da inaugurazioa. 11:00etan Herri Batzarra eta 12:30etan bilgune berriaren inaugurazioa egingo da.

Apirilean hasi ziren eraberritze lanak, espazio berriak “aro berri bati” ekarpena egitea nahi du koalizioak, bertan proiektu, iritzi eta guztietako bizipen eta ilusioak batuz. “Asteazkenean, lehen aldiz, Bilgune berrian elkartuko gara! Etapa berri bati elkarrekin, ilusioz eta indarrez ekingo diogu” azaldu du EH Bilduk.

Bilgune berria, Zurgin kantoian kokatzen da, garai batean, Lagunilla taberna bezala ezagutzen zen tabernaren lekuan. Bilgunea, “dinamika politiko eta sozialaz betetzeko” asmo betetzeko asmoa dfu taldeak, “hitz egin eta entzuteko gune bat” eskainiz, “eman eta jasotzeko espazioa”. Gainera, EH Bilduren proiektua erdigunean eta kalean kokatuko da, herritarrekin harreman estua izateko.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen