Ostegun honetan, azaroak 10, Dätcha Mandala taldea izango da Arrasateko Gaztetxean 22:00etan, Kooltur Ostegunak ekimenaren baitan.
Dätcha Mandala Frantziako hard-rock eta rock eszenako talde esanguratsua da, Inglaterrako rock talde handien zale amorratua dena. Power-trio honek AEB zein Europan zehar 600 kontzertutik gora egin izan ditu, eta hiru disko luze kaleratu izan dituzte.