Dapenak eta Carrascalek Euskadiko Kluben txapelketan urrezko domina eskuratu dute Realarekin

0
642

Atletismoko lehen mailako Euskadiko Kluben Txapelketa Anoetan izan zen larunbatean. Istar Dapena eta Eneko Carrascal arrasatearrek euren klubarekin, Realarekin, parte hartu zuten pertika jauzian eta jauzi hirukoitzean, hurrenez hurren. Bi atletak podiumaren maila gorenera igo ziren, Realari Euskadiko Klub Txapelketa irabazten lagunduz.


Emakumezkoen klubei dagokienez, Atletico San Sebastianek txapelketa irabazi zuen. Maialen Axpek talde honekin hartu behar zuen parte, baina azken minutuan ez zuen txapelketan parte hartu. Era berean, ez da ziurra Euskadiko Kluben Ligako txapelketan parte hartuko duenik, datorren asteburuan Donostian.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen