Dapena eta Carrascal podium-era igo dira berriro Anoetan

0
721

Atzo, Anoetan, 10 arrasatearrek hartu zuten parte Gipuzkoako txapelketako lehen jardunaldian. 60 metroko lasterketan Arrasateko ordezkariak ez ziren finalean sartu. 300 metroko lasterketan Iratz Aretxaga 55,99 segundoko denbora egin zuen, lehen postuetatik urrun. Itxaso Plazak berriz, 1.500 metrotan, merezimendu handiko 6. postua lortu zuen 5:36,94 minutuko denborarekin.


Bestalde, Errealarekin Istar Dapena eta Eneko Carrascal lehiatu ziren. Dapena pertika jauzian lehen postua lortu zuen 5,20 metroko jauziarekin. Eneko Carrascalek tripe jauzian ere podiumaren gainaldera igotzea lortu zuen 15,69 metroko jauziarekin.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen