Dantzaz konpainiak ‘Basoa’ lana aurkeztu du Zaldibar frontoian

    0
    671

    Udazabalen programazioaren barruan, atzo Dantzaz konpainiak, Zaldibarko frontoian, ‘Basoa’ antzezlana aurkeztu zuen. Adriana Pous zuzendaritzapean bira etengabean atera dira, nazioarteko kalitatezko dantza leku eta publiko guztietara eramateko asmoarekin.

    Atzo aurkeztu zuten Arrasateko publikoaren aurrean ‘Basoa’ ikuskizuna. Lan horrek immigrazioa eta gerra ditu ardatz, eta Bigarren Mundu Gerran Gurseko errefuxiatu-gunean gertatutakoan oinarritzen da. Milaka pertsona hartu eta pilatu zituen leku batek, eta ehunka hil ziren bertan. Gerren eta pobreziaren ondorioz milaka eta milaka pertsonak jasan behar duten egoeraz hausnartzeko abiapuntua izango da Gurs.

    ERANTZUN BAT UTZI

    Zure iruzkina utzi, mesedez!
    Sartu zure izena hemen