Dantzan jarri du Amaiako publikoa Neomak taldeak

0
850

Leire, Amets eta Iratirentzat batik bat kontzertu berezia izan da, ‘etxean’ ospatutakoa. Gainera, Idoia Asurmendiren kolaborazioa izan dute oholtza gainean, besteak beste.

Neomek iragarria zuten kontzertua baino lehen: “Nork esan du antzokietan ezin dela dantzarik egin? Exerita hasi eta tente bukatuko duzue”.

Nazio mailako biran gaur Arrasaten geldialdia egin dute, sarrera guztiak agortuta zeudela, ‘sold out’.

Neomek lehen diskoari tira egin diote, tradizioa eta modernitatea uztartuz, gaurkotasunezko letrak jendarteratuz.

Aurpegi ezagun ugari ikusi dituzte oholtzatik eta eskertza zein omenaldi txiki ugari egin dituzte mikroetatik.

Ikus-entzuleak zutik jartzea, abestea, dantzatzea,… lortu dute eta txalo beroekin agurtu dituzte taldekideak. Azpeitian eta Gasteizen osotuko dute ‘Kontu zaharrak berri’ bira.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen