Dantza tailerra antolatu du Goienagusik

0
353

Argazkia: MB artxiboa.

Goienagusik dantza tailerra antolatu du martxorako. ‘Dantzaren hastapena: Musikatik mugimendura’ izenburupean, Patxi Monterok emango du tailerra Portaloi elkartearen Kulturolako egoitzan. Tailerra martxoaren 3, 10, 17, 24 eta 31n izango da goizeko 10:00etatik aurrera. Matrikula 25 eurokoa izango da, eta martxoaren 3ko saioan ordaindu beharko da. Taldea gutxienez 12 lagunek eta gehienez 20k osatuko dute.

Ikastaroaren helburuak: Musika ederrarekin eta dantzarekin gozatzea, ondo pasatzea (ez da gutxi…) eta bizi-osasunerako onurak ekartzea (emozionala, soziala, kognitiboa, ibilkeraren sendotasuna, oreka, etab…). ‘Dantzaren onurak zahartzaroan’ azaldu zituen Maialen Araolazak Arrasaten, azaroan. Hitzaldi hartan -teorikoa- azaldutako oinarri hartuta, praktikan murgiltzeko aukera eman nahi dugu ikastaro labur honekin. Dantza, musikaren erritnoan mugitzea da. Esperientzia honetan, mugimendu ariketak landuko ditugu, oso sinple, tradiziozko musika ederrarekin.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen