Dani Lorenzo, Mondragon Unibertsitateko jokalaria, jardunaldiko MVP EBA ligan

0
733

Dani Lorenzo, Mondragon Unibertsitateko antolatzailea, jardunaldiko MVP izendatua izan da, bere taldeak CB Valle Eguesen aurka irabazi ostean. Igandean Arrasaten jokatutako partidan Dani Lorenzok 32 puntu, 9 asistentzia eta 7 errebote lortu zituen, hiruko bikoitzetik oso gertu.

Lorenzo LEB Ligetako jokalari ohia da, 50 partidatako esperientzia du Urrezko Txapelketan eta beste 59takoa Zilarrezko Txapelketan. Bere laugarren denboraldia du Mondragon Unibertsitatean, EBA Ligan. Igandean partida bikaina jokatu zuen, 42 puntuko balorazioa lortuz. Denboraldi honetan, batez beste, 18.6 puntu, 4.4 errebote, 4.5 asistentzia eta 21.3 puntuko balorazioa lortzen ari da partiduko.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen