Danel Izurrategik brontzezko domina lortu du Villa de Mora karate txapelketan

0
255

Argazkiak: Saioa Karate Taldea.

Joan den larunbatean, urriaren 2an, Villa de Mora nazioarteko txapelketa lehiatu zen Toledon. Ekitaldi horretan Arrasateko 3 karatekek hartu zuten parte: Irati Izurrategi, emakumezko gazteen kumitean -47kg-tan; Xavier Varteniuc, kumite kadetean, -57kg-tan; eta Danel Izurrategi, kumite maskulinoan, -63kg-tan.

Txapelketan nazional mailako hainbat txapeldun izan ziren zenbait kategoriatan, eta maila handia eman zioten ekitaldiari; Moran egon ziren ia 60 klub nazional eta nazioartekoen artean Arrasateko Saioa Karate Taldea zegoen.

Arrasatearrek emaitza onak lortu dituzte. Carlos Sanchez entrenatzaileak azaldu duen bezala, “gauzak espero bezala atera izan balira hobeto joan ahal izango ziren. Hori da txapelketa hauen helburua, etorkizunerako akatsak zuzentzen joatea.”

Iratik brontzezko domina lortzeko borroka galdu zuen, eta podiuma urratuz beste txapelketa batean gelditu zen. Xavier, lehen borrokaldia irabazita, bigarren kanporaketan galdu eta domina lortzeko aukerarik gabe geratu zen. Danelek 4-3 maila honetako txapeldunaren aurka galdu ondoren, errepeskan brontzezko domina eskuratu zuen.

“Horrelako ekitaldiek, gure indarrak beste erkidego batzuetako kirolariekin neurtu ahal izateko, eboluzionatzen jarraitzea laguntzen digute. Hobetzen jarraitzea, akatsak zuzentzea, lehiatzen ikastea eta hurrengo helburuei begira esperientzia gehiago hartzea.” azpimarratu du Sanchezek.

Hurrengo txapelketa urriaren 16an izango da Azkoitian, kadete eta senior mailako liga nazionalean. “Zaila izango da podiumera igotzea, baina ziur gure karatekek dominen borrokan parte hartuko dutela.”

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen