Danbor hotsak entzun dira berriro Arrasateko kaleetan haurren eskutik [argazki galeria eta bideoak]

0
1986

Arratsaldeko 19:00etan danborrada Kulturolatik abiatu da Arrasateko erdiguneko kaleak zeharkatzeko Herriko plazaraino. Hasiera batean, tenperatura altuengatik ibilbidea laburragoa izatea aurreikusita bazegoen ere, azkenean ohiko ibilbidea egin ahal izan da. Hala ere, danborradako banderatuek eta kapitainak oinez egin dute ibilbidea.

Danborradak bi berrikuntza izan ditu. Alde batetik, hainbat konpainiak Amaia Albesek diseinatutako jantziak estreinatu dituzte, eta bestetik, Musakolaren konpainiak parte hartzen duen lehen urtea izan da. Danborradarekin amaitzeko, ohi bezala, Ikurrina eta Arrasateko bandera igo dituzte udaletxeko balkoian.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen