‘Damnatio Memoriae’ [Testua: Jose Angel Barrutiabengoa]

0
622

Argazkiak: Arrasate Zientzia Elkartea.

Antzinako Erroman, zergati batengatik, pertsona ospetsu bat ezbeharrean erortzen bazen, edo zitaltzat hartzen bazen, edo boterearen etsaitzat, Senatuak zigortu egiten zuen ‘Damnatio Memoriae’ delakoarekin, hau da, bera hiltzean bere inguruko memoria bizitza publikotik ezabatzen zen, bere bizitzaren edozein arrasto, irudi, bere obrak, inskripzioak, monumentuak, estatuak, etab ezabatzen ziren. Arego, bere izena aipatzea ere debekatzen zen.

Era harrigarrian, antzeko zerbait gertatzen ari da bi mila urte geroago gure herrian triste hildako instituzio batekin. “La Unión Cerrajera” enpresak, bere garaian Arrasateri hain ekarpen handia egin zionak, aztarna hain garrantzitsua izan zenez, gure toponimoa aldatu zuen, eta ondorioz kanpoan “hiri sarrailagilea” bezala ezagutzen zuten, baita “sarrailagileak” bertako bizilagunak eta instituzioak ere.

Hau antza, noizbait eta zergati arraro batengatik, mespretxagarri bihurtu da, eta ondorioz bidegabeko Damnatio Memoriae-ren mereziduna. Horren ondorioz, duela urte batzuetatik, agintari arrasatearrak aipatutako zigorra aplikatzen ari zaie hildako enpresaren gero eta arrasto urriagoei.

2002an, udalak “Erlojuaren Eraikin” enblematikoa botatzeko erabaki harrigarria hartu zuen, eta ordurako, garai batean zutik zeuden tailerraren testiguetatik azkena zen, baina herri-oposizio indartsu batek astakeria hari aurre egin zion, eta horri esker lortu egin zen eraikina Kultur intereseko Ondare izendatzea Eusko Jaurlaritzak, zorionez heriotzetik salbatu zuen.

Ondoren, bere fatxadatik kendu ziren eraiki zenetik bertan zeuden letrak, harrotasunez bere izena adierazten zutenak: UNION CERRAJERA.

Entitate berri batek eraikina hartu zuen, eta enpresa berriaren izena eta logotipoa jarri ziren, eta eraikina izen horrekin, azkar eta zoritxarrez, ezagunagoa egin zen herritar gazteenen artean.

Ekimen eraikitzaile berri batekin, enpresa horrek pabilioia utzi ostean, Udalak helburu kultural bat jarri zion, bertan herriko talde eta entitate irakasgarri-pedagogikoei tokia egiteko. Izen bakarra KULTUROLA izan zen, Damnatio Memoriae ekintza berri bat.

Norabide berean beste pauso bat eman zen urte batzuk geroago “Escuela de Aprendices” eraikinarekin. Hau ere botatzeko mehatxuan egon zen eta azken unean salbatu zen, besteak beste, AZEren lan eskerga eta etengabekoari esker udal ezberdinen aurrean. Musika-etxe izango da eta bere jatorrizko eta berezko aipamen guztiak desagertu dira, “Juan Arzamendi Musika Etxe” deituko da, herriak hala onartuta.

Era berean edo antzeko era batean, UCEMen garaiko bi egitura berezik eraso ezberdinak jasan dituzte. “Etxe Txikiak”, bizilagunen oposizio indartsuari esker, eta fundizioaren pabiloi ikusgarriaren egitura metalikoa, bere garaian desmuntatu zutena lekuz aldatzeko eta baliatzeko, baina azkenean zokoratu eta txatarra bihurtu zutena.

Errukigabeko Damnatio Memoriae honen azken ekintza – oraingoz – gure udaletxearen erdialdean bertan ikus dezakegu, margolan handi bat ordezkatuz, tamaina bereko kartel propagandistiko bat jarri da, eta hitzez hitz bi hizkuntzetan, irakur daiteke

“Arrasate-Mondragón. …..Territorio cooperativo”

Soilik kooperatiboa?

Horrela ez al da alboratzen ari gure historiaren zati garrantzitsu bat?

Horrek helburu du beste interes batzuk asebetetzea?

“Senatua”ri komeni zaio UCEMen oroitzapena ezabatzea?

Norbait atsekabetzen du…?

Etab.

Konfiantza izan dezagun UNION CERRAJERAren aurkako Damnatio Memoriae bertan amaitzean, eta borroka dezagun galdutako ondare inmaterialetik zerbait berreskuratzeko ahal den neurrian. Ondare horrek neurri handi batean ordezkatzen gaitu eta sarrailagile jatorriaz harro sentiarazten gaitu, gutako askoren artean luzaroan dirauena.

Jose Angel Barrutiabengoa – Arrasate Zientzia Elkartea

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen