DalecandELA elkartearen eskutik, ELAren (Alboko Esklerosi Amiotrofikoa) inguruko jardunaldi zientifiko eta dibulgatiboak egingo dira Arrasaten. Helburua ELAren aurkako ikerketa sustatzea eta gaixotasun horren ondorioz kaltea jasaten duten pertsonei laguntza ematea izango da.
Jardunaldiak hilabete amaieran izango dira Kulturaten, eta mundu mailako ELA ikertzaile onenetako batzuk egongo dira bertan. Programazioan bi ekitaldi nabarmendu behar dira:
- Azaroaren 29an, asteazkena, arratsaldean, ELAren inguruko mahainguru bat izango da, gaixotasunari ikuspegi pertsonalagoa emateko eta gizarteari horren ondorio pertsonal eta familiarrei buruzko kontzientzia emateko helburuarekin.
- Azaroaren 30ean, osteguna, jardunaldi zientifiko bat ospatuko da, ikertzaile nazional eta internazionalek ELAri buruzko azken ikerketak aurkeztuko dituzte, esperientziak elkartrukatzeko eta gaixotasunaren ikerketan egiten ari diren aurrerapenak elkarrekin baloratzeko.
Jardunaldiak antolatzen ari den ikertzaileetako bat Dra. Jone López–Erauskin da, Arrasateko bizilaguna eta gaur egun San Diegoko (Kalifornia) Unibertsitatean ELA ikertzen ari dena. Jone egun batzuk lehenago etorriko da Arrasatera eta elkarrizketak egiteko prest egongo da, bere lana azalduz eta jardunaldien helburuei buruz hitz eginez.




