“Dada U Lala” antzezlana JAMEn Ekin Emakumeaken urteurrenean

0
1141

Gaur arratsaldean, Juan Arzamendi Musika Etxean ‘Dada U Lala’ antzezlan ausarta eta paregabea eskaini dute. Antzezlanak, Andrea Jiménez eta Noemi Rodríguez aktoreen eskutik, euskara erdigunean jarriz umore absurdo, fisiko eta lotsagabea gozatzeko aukera egon da.

Ikuskizuna Ekin Emakumeak elkartearen 30. urteurrenaren ospakizun-programaren barruan antolatu da, eta urteurreneko laugarren ekitaldi publikoa izan da. Gainera, Aniztasun sexuala, aniztasun funtzionala, kultura-aniztasuna, aniztasun linguistikoa,… ikusarazteko Aniztasun Mahaiak antolatutako ekitaldien barruan dago.

Ekin Emakumeak elkarteak 30 urte daramatza feminismoa, euskara eta aniztasuna erdigunean jartzen, eta urteurrena ospatzeko egitarau berezia jarri du martxan. Otsailaren 18an hasi zen programa, Euskal Herriko Harrera Sareei buruzko mahai-inguru batekin, eta jarraipena izan du “Auzokoak” dokumentalaren emanaldiaren (martxoak 18) eta gazteentzako literatura solasaldiaren (apirilak 8) bidez. Gaurko antzezlana izan da laugarren hitzordua, eta hurrengo hilabeteetan ekitaldi gehiago etorriko dira.

Hurrengo hitzorduak:

  • Sanjuanetan zehar: Ekintza berezia
  • Irailak 20: Mural margoketa – Egun osoan zehar
  • Urriak 1: Memoria historikoa kolektiboan eraikiz – Mahai-ingurua eta erakusketaren irekiera
  • Urriak 7: “Feminismoak gaur egun” – Mahai-ingurua, 18:30ean Kulturaten
  • Urriak 14: “Auzoko elkarrizketak” – 18:30ean Kulturaten
  • Urriak 25: Jai handia

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen