Entitateek “elkarlanaren” garrantzia azpimarratu zuten, Garaiako ekitaldian.

BNI Aukera Debagoienak antolatuta, 5. urteurrena ospatu egin zen atzo, ‘Sare iraunkorrak ehuntzen’ goiburuarekin.
Ekitaldia goiz eta eguerdian egin zen Garaia Parke Teknologikoan.

Ternua Groupeko zuzendari nagusiak, Jokin Umerezek, azpimarratu zuen “elkarlanaren eta ezagutzaren” garrantzia.
Bere hitzetan, bi hauek “gakoak” izan dira Ternuak Lorpenekin bat egiteko eta Loreak Mendian erosteko.

Debagoiena 2030eko Elena Herrartek nabarmendu zuen “elkarlana gure balioa eta praktika dela”.
Sare honek hitza eman zion Tantai Baso Jabe Kooperatibari. Iñaki Etxebestek azaldu zuen kooperatiba honek “eredu ezberdin bat” planteatzen duela.

Ondoren, Fagor Taldeko Iraunkortasun arduradunak, Aritz Otxandianok azaldu zuen Iraunkortasunean aurrera pausoak ematen dabiltzala “horretan sinesten dugulako, eta gure bezeroek gero eta gehiago eskatzen digutelako. Guk ere gure hornitzaileei ere hala eskatuko diegu”.

Gero, Mondragon Unibertsitateko Idoia Landak eta Dani Fustelek, HCD Facility Tool-ekoak, jolas bat planteatu zieten bertaratutakoei.
