‘Cuentos de Calipso’ liburua aurkeztu dute Mexikon

    0
    983

    Urriaren 1ean aurkeztu zen Mexikon hainbat idazleren lanak biltzen dituen ‘Cuentos de Calipso’ liburua, besteak beste, debagoienarenak. Mexikoko Gizarte Garapenerako Komunikazioa elkarteak antolatutako aurkezpenean, liburuaren bi egilek hartu zuten parte streaming bidez: Angel Mario Fernandez idazle argentinarrak eta Gabriela de la Peña idazle mexikarrak.

    Angel Mario Fernandezek berak azaldu digunez, “Calipso kafe literarioa on line izatea eta mundu osoko pertsonek parte hartzea erabaki dugu. Bestalde, bigarren liburu bat argitaratzeko lanean hasi gara. “

    ‘Cuentos de Calipso’

    2019ko irailaren 16an argitaratu zen liburua. Egileen jatorriak askotarikoak dira, Mexiko, Argentina, Granada, Valladolid eta, jakina, Arrasate. Idazleek finantziatutako eta  gestionatutako liburua da. Calipso kafe-literario bezala jaio zen, eta bertan esperientzia handiko eta hasiberri diren idazleak elkartzen dira. Elkartearen bere asmoa da idazleek egiten duten lana jakinaraztea.

    ‘Cuentos de Calipso’ liburuak hamabi ipuin osatzen dute, hainbeste idazlek  idatzita: Maria Teresa Sousa Couto, Juan Sebastian Paredes, Gabriela de la Peña Astorga, Angel Mario Fernandez, Antonio Lopez Vallejo, Marta de Frutos Serna, Lucia Diaz Bragado, Eduardo Bujanda, Angel Martin Ropero, Luisa Blasco del Amo, Nahuel Adriel Martin Fernandez eta Elena Perez San Jose.

    Aurkezpenaren bideoa

    ERANTZUN BAT UTZI

    Zure iruzkina utzi, mesedez!
    Sartu zure izena hemen