Liburuan parte hartu duten bost idazle bertan izan dira: Teresa Sousa, Elena Perez, Eduardo Bujanda, Angel Mario Fernandez, eta Argentinatik etorri berria Juan Sebastian Paredes.
Argazkia: Debagoieneko Ezker Kultur Gunea.
Atzo arratsaldean Debagoieneko Ezker Kultur Gunean, ‘Cuentos de Calipso’ liburuaren aurkezpena egin zen. Idazleek finantziatutako eta gestionatutako liburua da. Calipso kafe-literario bezala jaio zen, eta bertan esperientzia handiko eta hasiberri diren idazleak elkartzen dira. Elkartearen bere asmoa da idazleek egiten duten lana jakinaraztea.
‘Cuentos de Calipso’ liburuak hamabi ipuin osatzen dute, beste hainbeste idazlek idatzita: Maria Teresa Sousa Couto, Juan Sebastian Paredes, Gabriela de la Peña Astorga, Angel Mario Fernandez, Antonio Lopez Vallejo, Marta de Frutos Serna, Lucia Diaz Bragado, Eduardo Bujanda, Angel Martin Ropero, Luisa Blasco del Amo, Nahuel Adriel Martin Fernandez eta Elena Perez San Jose.
Hala ere, aurkezpenean Teresa Sousa, Elena Perez, Eduardo Bujanda, Angel Mario Fernandez, eta Argentinatik etorri berria Juan Sebastian Paredes izan ziren. Ekitaldiaren hasieran bideo baten bidez, idazle guztiak ezagutzeko aukera izan zuten bertaratu zirenek. Idazle bakoitzak bere ipuinaren aurkezpena egin zuen, eta zerk eraman zuen idaztera.
