Arrasateko Kulturate zentroan ‘Cuba: verdad y mentiras’ (Argumentario urgente frente a la desinformación diario) liburua aurkeztu da. Liburu honek kubatarra ez den publiko batentzat uhartearen inguruko topiko mediatiko nagusiei erantzuteko azalpenak eta datuak biltzen ditu. Euskadi-Kuba eta Kuba Informazioa elkarteak argitaratu du liburua.
Kubako Informazioa TVko koordinatzaile eta Euskadi-Kubako Komunikazio arduradun Jose Manzaneda, eta Euskadi-Kuba elkarteko eta “Sierra Maestra” Euskadiko kubatarren elkarteko kidea Milagros Acea, arduratu dira aurkezpen ekitaldi hau dinamizatzeaz, Ezker Anitza-IU, Debagoieneko Ezker Kultur Gunea, Askapena eta Euskadi-Cuba elkarteak sustatuta.
