CrossFit gimnasioa Zigarrolan irekiko da larunbatean

0
1316
crossfit gimnasioa

Inaugazioan Pello Osoro munduko Top 10eko euskal triatletak hitzaldi bat eskainiko du entrenamendu eta gainditzeari buruz.

Arrasateko kirol eskaintza urtarrilaren 18an handituko da CrossFit gimnasioaren irekierarekin.  Larunbatean bere ateak irekiko ditu ekitaldi berezi batekin. Goizeko 11:00etan Pello Osoro munduko Top 10eko euskal triatletak hitzaldi bat eskainiko du entrenamendu eta gainditzeari buruz. Eibartarra Neguko Triatloiko Munduko Kopako zortzigarrena sailkatua txinatar Siberian izan den proba. Ondoren, Crossfit erakustaldia izango da, eta bukatzeko luntx egongo da bertaratzen direnentzat.

Zigarrola kaleko lehenengo pabiloian kokatuta, gimnasio berriak 600 metro karratu ditu, eta hainbat ikastaro eskainiko ditu Roberto Ruiz enpresako bazkideak azaldu duenez. Iñaxio Illarramendik, Laura Ruizek eta Aitor Telletxeak egingo dituzte entrenatzaile lanak.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen