Beste inoiz ere idatzi dut Cristobal de Mondragoni buruz, eta agian horregatik behin baino gehiagotan galdetu didate pertsonaiaren nortasunaz. Asko idatzi da soldadu horren gaineko balentria eta gertaerez, baina gaurkoan iturri desberdin batera jo nahi dut. Hain zuzen, duela hogeita hamar bat urte niganaino heldu zen dokumentazio bitxia izan dut gogoan idazteari ekiteaz bat.