Cristian Matias izango da Mondraren Ohorezko Mailako entrenatzaile berria 21-22 denboraldirako

0
661

Testua: Mondragon C.F.

Cristian Matias Levis izango da, datorren denboraldian, Mondra C.F. taldeko entrenatzaile berria. Jokalari eta entrenatzaile gisa eskarmentu handikoa da bera, hala nola, Argentinan, Ingalaterran eta Euskal Herrian aritu da.

Hiru urte daramatza gurekin klubeko lehen mailaz azpiko taldea gidatzen. Lehenengo urtean, ohorezko jubenilekin Euskal Ligara igotzeko lehian aritu zen. Azkenengo bi urteetan berriz preferente mailan entrenatu du eta mailari eutsi dio taldeak.

Garrantzitsua iruditzen zaigu gure arrobiko entrenatzaileei klubeko lehen mailako taldea gidatzeko aukera ematea. Denboraldia amaitu bitartean Ander Romerok jarraituko du lehen taldea zuzentzen. Norgehiagoka guztiak amaitzean Cristian lanean hasiko da buru belarri hurrengo denboraldia prestatzen.

Hautaketa ona egin dugula uste dugu eta munduko zorterik onena opa diogu Cristian eta talde osoari.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen