Ohorezko Erregional Mailako taldean izango den behin behineko aldaketa baten berri eman nahi izan dute gaur arratsaldean Mondrako kideek. Izan ere, arrazoi pertsonalak direla eta, Cristian Matias Levis entrenatzaileak hilabete honetan zehar taldea utzi beharko du.
Levis bere postura itzuli arte, taldearen gidaritza bere laguntzaileak diren lker Lopezek eta Ander Ruiz De Azuak hartuko dute: “Klubetik elkartasun eta babes osoa eskaini nahi diogu Cristian Levisi”