Gitarra-jole gazteak talde bizkaitarreko partaide da, eta gaur gauean Gaztetxean zuzenekoa ematen dabiltza.
Cristianek 15 urterekin Gorka Aranbarrirekin rock talde bat sortu zuten, punkak eraginda, eta Gaztetxokoko langileek lagunduta.
Kadena Perpetua taldeak hemen eta han kontzertuak eman zituen, eta Cristian eta Gorka Arrasateko Olatz Musika Eskolan trebatu izan dira.
Cristian egun The Van talde bizkaitarreko gitarra-jolea da. Proposamen musikal hau 70etako rock klasikoan oinarritzen da, southern rock eta blues ukituekin.
Gaur gauean Gaztetxeko oholtzara igo egin dira, Kooltur Ekintzak antolatutako kontzertura, Kooltur Ostegunen harira. Egurre mutilak!