Crazyjazzers taldeak jazz doinuarekin eman dio amaiera merkemerkauari

0
407

Udazken-neguko stock azoka gaur, larunbata, amaituko da. Aurtengo neguko merkemerkauak jazz giro izan du nagusi, Arrasatek New Orleans itxura hartuz. Horregatik, arratsaldean, 19.00etan Arbolapetan, 19.45etan Portaloian eta 20.30etan Herriko Plazan, Crazyjazzers banda izan da, jazz doinuekin herria girotzen.

Crazyjazzers hogeiko hamarkadako jazz tradizionalean oinarritutako musika-taldea da, eta zehazkiago, New Orleansekoan. Musika herrikoia eta kalekoa, Louis Armstrong, Jelly Roll Morton, Jabbo Smith, Clerence Willians, Bessie Smith, eta beste hainbat konpositoreren kantuekin. Jazz tradizionaleko zazpikote bat da, jazz tradizional ona egiteko, musika honen hizkuntza purista errespetatuz, 2015. bukaeran jaio zena. Jazzaren, mendeurrena betetzen ari den musika generoaren, sustraiak maite dituzten sei musikarik osatzen dute taldea. Giro paregabea sortu du musikaren inguruan, Ibai-Artek antolatutako merkemerkauari agurra emateko.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen