‘Covid ziurtagiririk ez!’ lelopean manifestaldia antolatu da Urtarrilak 4-rako

28
4387

Gaur arratsaldean, Arrasateko herriko plazan, prentsaurrekoa eskeini dute Aretxabaleta, Eskoriatza, Aramaio eta Arrasateko Bizitzakideak taldeak, Eskubideen aldeko Oñatiko taldea eta Bergararrek Urtarrilaren 4rako deitu duten manifestaziorako deialdia zabaltzeko asmoarekin. Manifestazioaren lema: “Covid ziurtagiririk ez!”.

Manifestaldia Urtarrlak 4-ean izango da arratsaldeko 19.30-etan eta Seber Altube Plazatik irtengo da.

28 IRUZKIN

    • -Lehen Arreta zerbitzuak indartuz.
      -Eskoletan hasi aurretik frogak egitea.
      – Sektore ta lantoki desberdinetan baheketak eginez.
      – Bakunatuak eta ez bakunatuak kontagiatzen dutela kontutan hartuta neurriak kontutan hartzea, guztiontzat antzeko.
      -….
      Egiteko badago, bñ gobernu honek gogorik badauka honi zentzuz aurre egiteko????? edo zein da gobernuaren helburua espektatiba guztiak kale egin dutenean……

  1. Osasun publikoa indartuz?
    Lehen Arreta indartuz?
    Prebentzioarekin?
    Zentzuz jokatuz?
    Dirua publikoa Ondo kudeatuz?

    Pasaporteak zer ikusi dauka osasunarekin??

  2. Ereño, zuk murrizketa gehiago egingo zenuke? langile-plantila gutxitzen? zergatik Osakidetzako langilei ez diezue galdetu nolakoa den haien egoera, eta zein den haien ikuspuntua?

  3. Txertoaren kontrakoa bazara, librea zara ez txertatzeko baina txertoa ez hartzeak bere ondorioak ere baditu eta onartu egin beharko dituzu. Gizartearen gehiengoa espazio publikoa babestearen aldekoa da. Hortarako tresna da COVID agiria. Askatasuna bai baina erantzukizuna ere bai

  4. Orain denok gara adituak, antza. Zer dakigu guk, biztanle arruntok, birusez, epidemiez…Ez da zentzuzkoagoa dakitenei kasu egitea eta solidaritatez jokatzea, neurriak kritikatzea baino? Egoera berezia eta larria da.

  5. Askatasun indibiduala ongizate kolektiboaren gainetik jarri nahi duzue? Hori da komunitatea? Ez duzue lotsarik! Nirekin ez kontatu.
    Osasun publikoaren alde borroka dezagun eta elkar zaindu gaitezen.

  6. LABIko adituek esango digute orain, bizi izan dugun guztiarekin, pasaportea Osasun neurri bat dela?
    Iritzi kritiko bat izateak ez du inolaz ere esan nahi elkartasunik ez dugunik.
    Zuretzat zentzuzkoa dena, niretzat eztabaidagarria da eta hori da falta zaiguna, iritzi ezberdineko adituen eztabaida zabala.

  7. Oso nabarmena da egoera larria dela, baina galdera pare bat, hirugarren txertoa jarri dutenak prebentzio-neurririk gabe elkartzen badira, ez al dira kutsatzen? Pasaportea dutenak, elkartzen badira, ez al dira kutsatzen? edo pasaportea ez daukagunok egoeraren errudunak gara?
    Arduragabe nagusiak ez al dira gaur egun osasun-zerbitzu publikoa desegiten dutenak?
    Hurrengoa zer izango da? naziek egin zutena desberdinei ikurrak jartzen?

  8. Txertoei esker milaka heriotza ekidin dira, arrisku hori hartzeko prest egon den gizarte bati esker.

    Baina zuek jarraitu zuenarekin, alternatibarik mahai gainean jarri gabe eta zientzia osoa zalantzan jartzen. Pasaportea ez da neurri eraginkorra baina zuen jarrera gutxiago.

  9. Arrasatearra, txertaketan kontrako iritzirik ez da eman prentsaurrekoan, ez nahastu gauzak, pasaportearen derrigortasunaren kontrako ekimena da soilik.
    Bestalde, ziur zaude pasaportea eraginkorra dela? Benetan? Hori ez diote adituek, ez horixe! Begiratu Frantzia edo EHko iparraldea, pasaportearekin daude hileak direla, eta gu baino okerrago daude, dezente. Pasaportedunek ere kontagiatzen dutelako! Igual igual!
    Baina ez da hori mamia, mamia da txertoa ez dela derrigorrezkoa, beraz zelan izango da legala, etikoa,… Pasaportea? Ez zarete jabetzen kontrol sozialerako tresna besterik ez dela?
    Beste “argudioa”; indibidualismoa, … ez dut uste nigan pentsatzen bakunatu zaretenik, baina tira, nik dena den, bi galdera egingo nizueke:
    Zure txertoak babestuko ez zaituenaren beldur baldin bazara, zergatik uste duzu nireak babestu zaitzakeela?
    Bestetik, ez duzu uste indibidualistagoa dela gure gobernuek egin dutena; gehiegizko miloika dosi erosi? Garan aurrekoan Europan beharrezkoak baino 241 milloi gehiago erosita daudela irakurri nuen, 15 urtetarako dosiak aurre-erosi direla ere entzuten da… hori da indibidualismoa JL, eta ez pasaportearen aurka daudenena.
    Bukatzeko jakin pasaportearen aurka txertatuak eta ez txertatuak gaudela, gauza batek ez duelako bestea kentzen.
    Animatu eta salatu gurekin!

  10. Bizitza.eus, bizitzakideak…. beste modu batera pentsatzen dugunok eta txertoaren alde gaudenok zer gara, heriotzazaleak?
    Txertoagatik izango ez balitz, honez gero Arrasatear erdiak hilda egongo ginateke.
    Izenak ez dira inozoak.
    Mesedez.

    • Irten kanpora arnasa hartu eta TB gutxiago ikusi. Animo!!
      Txertoaren derrigortasunaren aurka eta pass.aren kontra dagoen txertatutako pertsona naiz.

  11. Udan,opor garaian inork ez du egin ez egingo bere kabuz test antigenorik,lan garaian mundu osoa testak bere kabuz egiten ta doministiku ziztrin bat egin barik ezta apenas mukirik bota gabe asko ta asko bajan.Kuriosoa.

  12. Hemen, gai geienetan bezala, gaiak nahasten ditugu, iritziak “gutxiesten”, lantegietan pasaportea eskatuko dute? eta ez dutenei zer egingo diote, zergatik ez zaigu kezkatzen Osakidetzaren egoera eta murrizketak, zergatik Osakidetzako hainbeste kontzentra antolatzen dituzte, pasaporteagatik, txertoagatik? edo lan egoeragatik?
    Deialdiaren leloa da: Covid ziurtagiririk ez! nik asmoa daukat joateko.

  13. Ni ere han egongo naiz pasaporte nazi honen erabat kontra nagoelako eta ez nago txertoen aurka. Piter-ekin bat nator ez direla gauzak nahastu behar, horretarako oso garrantzitsua litzateke denok maskara erabiltzea eta erabiltzen diren lemak Covid ziurtagirien kontrakoak izatea (edo horren erabilerarekin oso oso harreman estua dutenak). Espero txertatutako jende asko biltzea eta gauzak nahasten badira ez da batasunik egongo eta komunikabideek maskarilla eza, negazionismoaren aldarrikapena etab. besterik ez dute goraipatuko.

  14. Nik ere urtarrilaren 4an “Covid ziurtagiriari ez! ” lemapean antolatu den manifestazioan parte hartuko dut.
    Osasunari eta bere determinatzaileei buruzko informazioa oso baliogarria da osasun- politika esparruan erabakia(k) hartzea bideratzeko. Zentzu honetan -eta gehiegi sakondu gabe hau ez baida foro egokixena-, onartezinak dira neurri diskriminatzaile eta baztertzaile guztiak, horregatik ni neu urtarrilaren 4an “Covid ziurtagiriari ez! ” lemapean antolatu den manifestaziora joango naiz….begirunez guztiok parte hartzera gonbidatuta zaudete.

  15. 2 urte dena hasi zenetik eta orain datu okerrenak ematen ari gara, 2 eta 3 dosiekin, inor ez da konturatzen?

    Hainbeste txerto eta berdin jarraitzen dugu, geure burua kutsatzen
    Txertoaz ari gara,eta txertoa hartutako pertsona ere ez du babesten.

    Banatzen eta elkarren aurka jartzen ari gaituzte.
    baina ez zarete konturatzen edo 5 axola zaizue, hori da zuen solidaritatea

  16. txertoa hartu ez duen pertsona bati txertoa eraginkorra dela nola konbentzitu, txertoa hartutakoari ere eragiten ez badio?

    • OSAKIDETZAKO LANGILEEN GUTUNA:

      Idazki hau pandemia honetan nagusi den diskurtso ofizialarekin ados ez dauden Osakidetzako langile batzuek egin dugu, bai SARS-COVID2ren aurkako txertorik hartu ez dugunok, bai txertatuak gaudenak. Ezer baino lehen, azaldu nahi dugu bertaratutako gehienok ez garela adierazpen honetan publikoki agertzera ausartzen, horrek ekar litzakeen errepresalien beldur baikara, bai gure buruzagiengandik, bai gure kideengandik berengandik, aipatutako diskurtso ofizialari jarraitzen diotelako.

      Bai ospitaletan, bai lehen mailako arretan, baztertzen eta jo puntuan jartzen gaituzte, txertorik hartu nahi ez dugunok.
      Gainera, lankide askok txertoa hartu dute presio eta errepresalia horiek saihesteko, eta ez txertoak arazoari irtenbide eraginkorra ematen diotelako. Beraz, agerian geratzen da Osakidetzan jende guztiak ez diola eusten boteretik eta komunikabide masiboetatik mantentzen den diskurtso bakarrari, eta ez duela inoiz eztabaida zientifikorik ahalbidetzen, zientziaren garapenean funtsezko zutabea dena.

      Gure ustez, bai txertaketa-kanpaina honekin, bai Covid Pasaporte ezartzearekin, eskubide konstituzionalak urratzen ari dira, baita Datuak Babesteko Legea eta Pazientearen Autonomiari buruzko Legean jasotako eskubideak ere. Nazkatuta gaude diskurtso ofizialistaren aurrean langile amorratuek eskubide horiek alde batera uzten dituztelako eta txertorik ez hartzeko eskubide legitimoaren aurka ari direlako, bai lankideak, bai pazienteak, bai haien senideak eta laguntzaileak seinalatzen, epaitzen, kritikatzen eta estutzen dituztelako. Jakinik, gainera, erizainei presio egiten ari zaiela terapia geniko hori inokulatzeko, “txerto” bat ez delako. Horrez gain medikuaren agindurik gabe eta baimen informaturik gabe egiten ari da eta horrek berretsi egiten du aipatutako legeetan jasotako eskubideak urratzen ari direla. Eta horiez gain beste lege batzuk ere urratzen ari dira, hala nola Bioetikari buruzko Adierazpen Unibertsala, Genevako Adierazpena, Nurembergeko Kodea eta abar.

      Gobernutik, Osakidetzatik eta komunikabideetatik Covid delakoaren aurkako irtenbide bakarra txertaketa dela aditzera ematen ari dira.
      Ez da beste tratamendurik aipatzen, ez zaie interesatzen: ez da hitz egiten ari osasuntsu egoteko prebentzioaren garrantziaz: ariketa fisikoa, elikadura, loaren higienea, txertoak ez diren beste farmako batzuk, errespetuan eta askatasunean oinarritutako pertsonen arteko harreman positiboak eta abar.

      Bi urte daramatzagu pandemiarekin. Ez al dago txerto hori baino tratamendu gehiagorik? Bide batez, albo-ondorio ugari sortzen ari dira, horietako asko oso larriak, erregistratzen ez direnak, txertoarekin lotu nahi ez dituztenak edo txertoaren ondorio gisa erregistratzekotan, gertatzen ari dena baino askoz ere portzentaje txikiagoan. Bat-bateko heriotzak, iktusak, miokarditisak, nahasmendu neurologikoak eta abar luze bat.

      Hori guztia zure burua infektatzea eta gaixotasuna pairatzea eragozten ez duen txerto bat dela kontuan hartuz, kasu askotan modu larrian. Positiboen artean txertatuen ehuneko oso altua dago (3 dosiekin ere). Pertsonak etengabe txertatzen ari dira bereizi gabe ea oraindik antigorputzak dituzten. Bakunodromoetan, medikuen preskripziorik gabe, baimen informaturik gabe, gaur Pfizer, bihar Astrazeneka, etzi Moderna, orain haurrak. Gora zorroztasun zientifikoa!

      Jaun-andreok, bi urte daramatzagula jada gai honekin! Gauzak hobeto egin daitezkeela. Eta PCRaren eta tratamendu batzuen fidagarritasunaz hitz egiten hasiko badugu, ez genuke inoiz amaituko.
      Inork ez du preskribitu nahi: noren erantzukizuna izango da albo ondoriorik balego eta nork hartu beharko luke bere gain? Hori egitera behartuta dagoen erizainarena? Non daude osasun agintariak, erizainen elkargoak, batzorde etikoak, sindikatuak?

      Covid pasaportea gizalegearen kontrako diktadura bat da.
      Pasaporte horrek ehuneko ehunean egiten dio mesede txertatuari, eta txertoa hartu ez duena etengabeko azterketak egitera behartzen du, baina ez du bermatzen txertoa hartu duena bera transmisorea ez denik, frogatuta dagoelako txertoa hartu dutenek ia txertoa hartu ez dutenek bezala transmititzen dutela gaixotasuna. Pasaporte horrek esaten du gaixotasuna izan duen pertsonak immunitate gutxiago duela txertoa jaso duen pertsona batek baino. Eta txertorik hartu ez dutenak errudun egiten ditu.

      Bertsio ofizialetik hurbil dauden osasun profesionalei entzun behar izan diegu zalantzan jartzen txertoa hartu ez duten pazienteen ospitaleratzeek eragiten duten gastua. Txertorik hartu ez duten pertsonak ez liratekeela artatu behar esaten duten lankideak, txertoek gasturik eragingo ez balute bezala. Eta hain zorrotz jartzen bagara, agian ez genituzke artatu beharko eratzaileak, edaleak, pertsona gizenak….. arrazoi bategatik edo besteagatik osasuna zaindu ez dutenak alegia. Horretarako, osasunaren arloko prebentzio eta hezkuntza kanpainak daude, ez inposizioak eta diktadurak.

      Asko ez gaude ados komunikabideetan ematen den informazioarekin. Horietan agertzen diren profesional ofizialistek liskarrak sortzen dituzte, beharrezko eztabaida zientifikoa proposatu beharrean. Komunikabide horietan ateratzen den informazioaren egiazkotasun zalantzagarria da. Batzuetan, urrutitik ikusita, propaganda eta prentsa arrosaren nahasketa dirudi.

      Kontu horiengatik guztiengatik eta gure lanak galtzeko edo lantegian jazarriak izateko beldurragatik, ez gara ausartzen aurpegia agerian ateratzera. Hauxe da ebidentzia zientifikoa, babes juridikoa edo jarraitu beharreko jarraibideak zalantzan jartzea eskatzen dugun profesionalok jasaten ari garen presio mailaren erakusgarri argiena. Lotsagarria!

      Txertoarekin, txertorik gabe, denok gara gizakiak, guztiok ditugu eskubideak, denok batera amaitu behar dugu pandemia hau. Banandu nahi gaituzte bana elkartzen ari gara. Askatasunetik.
      Besarkada bat

      Osakidetzako langileak

  17. Osakidetzako langileak? Zenbat langile?

    Narrua behar da “osakidetzako langileak” izenarekin sinatzeko, langile guztien %5era ere iritsiko ez direnean. En fin. Una mas.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen